Kaixo familia!
Aste amaieran gaude eta denetarik izan dugu egun hauetan.
Asteartean txikiak Portugaleteko parkeetan jolasak egin zituzten. Ertainek, bestalde, parkeko jolasak egin ondoren, hamaiketakoa jan eta Jarrilleros taldearekin saskibaloian aritu ziren. Nagusiak ere, saskibaloian aritu ziren eta ondoren Tote Bat tailerra egin zuten.
Asteazkenean, nagusiak igerilekura joan dira uraz disfrutatzera. Ertainek eta txikiek eskulanak egiteko momentua izan dute, Zeus jainkoaren panpina, pitxerren margozketa, etab.
Atzo, nagusiak Getxora joan ziren Kayak egitera eta oso ondo pasatu zuten. Ertainak eta txikiak igerilekura joan ziren.
Gaur, adin tarte guztiak eskolan gelditu gara greziar mitologiari buruzko gynkana bat egiten eta Berriztasunarekin dantza desberdinak egiten.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina



















