Atzo Nagusien txanda izan zen igerilekuan egun freskagarri batez gozatzeko. Egun hauetan egiten ari den beroarekin, primeran etorri zitzaien uretan freskatzeko aukera.
Bitartean, eskolan ere ez ziren geldirik egon. Jolasen, eskulanen eta patioan freskatzeko tarteen artean, taldeek udalekuez gozatzen jarraitu zuten. Txikiek beren marmokak sortu zituzten, irudimena eta sormena martxan jarriz; Ertainek, berriz, tote bag politak margotu zituzten.
Gaur, aldiz, eguna alderantziz izan da. Txikiek eta Ertainek primerako eguna pasa dute igerilekuan, jolasean, freskatzen eta primeran pasatzen.
Bestalde, Nagusiak eskolan geratu dira Alboanekin hainbat jarduera egiten. Horrez gain, astelehenean egin zituzten DAS pastazko eskulturak margotzen jarraitu dute, euren proiektu artistikoarekin aurrera eginez.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina




















