Asteartean, Txikiak eta Ertainak taldeek goiza Areetako hondartzan igaro zuten. Hasieran, oinak uretan sartuz freskatzeko aukera izan zuten, baina uraren kalitatea zela eta, bandera gorria jarri zuten eta ezin izan ziren bainatu. Hala ere, arean jolasten eta itsasoaren ondoan goiz eder batez gozatzen jarraitu zuten. Bitartean, Nagusiek egun freskagarri batez gozatu zuten igerilekuan, beroari aurre eginez eta primeran pasatuz.
Ostegunean, Txikiek eta Ertainek hondartza igerilekuarekin trukatu zuten. Eguzkiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, horrek ez zien eragotzi jolas, bainu eta dibertsioz betetako egun bikain batez gozatzea. Bestalde, Nagusiak bi taldetan banatu ziren jarduera desberdinak egiteko: talde batek Gazte Gelan STEEM jardueran parte hartu zuen, eta besteak arku-tiroan bere punteria probatu zuen.
Gaur, Txikiek parkean denbora batez gozatu dute, eta ondoren hainbat jolasetan eta aurpegi-margoen saio dibertigarri batean parte hartu dute. Ertainek jolasak eta sormen-jarduerak uztartu dituzte, astelehenean egiten hasi zituzten maskarak margotuz, eta ondoren Etorkizuna Eraikizekin hainbat dinamika egin dituzte.
Azkenik, Nagusiak berriro ere bi taldetan banatu dira bezperan egiteke geratu zitzaien jarduera egiteko. Horrela, atzo STEEM jardueran parte hartu zutenek gaur arku-tiroa egin dute, eta atzo arku-tiroan aritu zirenek Gazte Gelan STEEM jardueraz gozatu dute.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina




















