Category Archives: Udalekuak 2025

Udalekuak 2025

Gaur udalekuetako bigarren asteari hasiera eman diogu!

Egunaren zati handi batean euria egin duen arren, horrek ez digu eragotzi primeran pasatzea. Aste honetan karakterizazioaren eta makillajearen munduan murgilduko gara, teknika desberdinak ezagutuz eta gure irudimena martxan jarriz. Hiru taldeek hainbat jolas eta jardueratan parte hartu dute. Gainera, Ertainek eta Nagusiek astean zehar apaindu eta pertsonalizatuko dituzten maskarak egiten hasi dira.  


Lehenengo asteko azken eguna!

Atzo, Nagusiek egun oso berezia igaro zuten Ballontiko Diver Jump-en; salto egin, jolastu eta primeran pasatzeko aukera izan zuten. Ertainek beren alderdi artistikoa lantzen jarraitu zuten. Jolas ezberdinetan parte hartzeaz gain, astelehenean egindako DAS pastazko irudiak margotu zituzten eta egurrezko xafla biribil batzuk modu originalean apaindu zituzten. Bestalde, Txikiek ere jolasak eta sormen-jarduerak uztartu zituzten, aste hasieran egindako DAS pastazko irudiak margotuz. Gaur, artea

Irakurri gehiago // Leer más


Artez, dibertsioz eta beroari aurre egiteko modu askorekin betetako asteaz gozatzen jarraitzen dugu!

Atzo Nagusien txanda izan zen igerilekuan egun freskagarri batez gozatzeko. Egun hauetan egiten ari den beroarekin, primeran etorri zitzaien uretan freskatzeko aukera. Bitartean, eskolan ere ez ziren geldirik egon. Jolasen, eskulanen eta patioan freskatzeko tarteen artean, taldeek udalekuez gozatzen jarraitu zuten. Txikiek beren marmokak sortu zituzten, irudimena eta sormena martxan jarriz; Ertainek, berriz, tote bag politak margotu zituzten. Gaur, aldiz, eguna alderantziz izan da.

Irakurri gehiago // Leer más


Gaur udalekuetako lehen astea hasi dugu!

Dakizuenez, aurtengo gaia artea da, eta aste honetan margolaritza eta eskultura landuko ditugu bereziki. Tenperatura altuak direla eta, gure programazioaren zati bat egokitu behar izan dugu, denok jarduerez modu seguru eta atseginean gozatu ahal izateko. Horregatik, aspertsorearen azpian freskatzeko aukera izan dugu, beroari aurre egiteko eta primeran pasatzeko hainbat unez gozatuz. Beroa egin arren, gure jarduera artistikoekin aurrera jarraitu dugu. Talde guztiek DAS pastarekin

Irakurri gehiago // Leer más


Azken eguna heldu da

Kaixo familia! Gaur amaiera eman diogu udalekuen 5. eta azken asteari. Ez gara segundo bakar batez ere gelditu egun hauetan. Asteartean txikiak eta ertainak igerilekura joan ziren egunaz gozatzera. Bitartean, nagusiak gehiago ikasi zuten Mexikoko folkloreari buruz, Elai Alairekin batera egindako ekintza bati esker. Asteazkenean ertainen txanda izan zen beste herrialde batzuei buruz ikasteko, kasu honetan, Italiako dantza tipikoei buruz. Nagusiak, berriz, Bilboraino joan

Irakurri gehiago // Leer más


Azken astea hasten da

Kaixo guztiei! Bostgarren eta azken astea hasi dugu, gaia mitologia zelta izanik. Txikiak, Elai Alaikoekin izan dute dantza ekintza eta Senegalen dantzak ikasi dituzte. Ertainak parkera joan dira hosto eta loreen bila gero eskulan bat egiteko Nagusiek orienting ekintza izan dute Portugaleten zehar.