Dagoeneko laugarren astean

Dagoeneko udalekuetako aste berri bati hasiera eman diogu, oraingoan musikari eta erritmoari eskainitakoa!
Astelehenean gai berri honi ongietorria eman genion jardueraz betetako egun batekin. Ertainek ur-biltegira bisita egin zuten, eta bertan jolas dibertigarri batean parte hartu zuten, ura zaintzearen eta garbi mantentzearen garrantzia hobeto ulertzeko. Bitartean, Txikiak eta Nagusiak eskolan geratu ziren, musikarekin lotutako hainbat jolas eta jardueraz gozatzen.
Asteartean, Nagusein eta Ertainen txanda izan zen igerilekuan egun freskagarri batez gozatzeko. Bertan, jolastu, bainatu eta beroari aurre egiteko aukera izan zuten. Bestalde, Txikiek eguna parkean igaro zuten, hainbat jolas eta musika-jardueratan parte hartuz; horrez gain, ur-jolasekin ere primeran pasa zuten freskatzeko.
Gaur, aldiz, Txikien txanda izan da goiz freskagarri bat igerilekuan igarotzeko. Bitartean, Ertainek eta Nagusiek Jarrillerosekin batera jarduera batean parte hartu dute, eta, horrez gain, eskolan hainbat jolas eta jarduera egiten jarraitu dute.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>