Astelehenean aste berriari hasiera eman genion bisita berezi batekin. Hiru taldeok *Alba Mater* itsasontzia ezagutzera joan ginen, eta ontzi honi buruz gehiago ikasteko eta esperientzia desberdin batez gozatzeko aukera izan genuen. Eguna amaitzeko, parkean elkarrekin jolasean aritu ginen.
Asteartean, Nagusiek egun freskagarri batez gozatu zuten igerilekuan. Bitartean, Ertainek goiza Ranzari parkean igaro zuten, eta Txikiek hainbat parketan ibili ziren, eguraldi ona aprobetxatuz aire librean jolasteko.
Asteazkenean, Txikiek eta Ertainek igerilekuan pasa zuten eguna; Nagusiak, berriz, eskolan geratu ziren hainbat tailer eta jolas egiten.
Gaur, Nagusiak abentura berri bat bizi izan dute Getxon kayak egiten, kirolaz eta inguruneaz gozatuz. Bestalde, Txikiak eta Ertainak eskolan geratu dira, eta bertan hainbat jolas eta tailerretan parte hartu dute, hirugarren asteko jarduerekin jarraituz.


Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina




















