Gaur udalekuetako bigarren asteari hasiera eman diogu!

Egunaren zati handi batean euria egin duen arren, horrek ez digu eragotzi primeran pasatzea. Aste honetan karakterizazioaren eta makillajearen munduan murgilduko gara, teknika desberdinak ezagutuz eta gure irudimena martxan jarriz.

Hiru taldeek hainbat jolas eta jardueratan parte hartu dute. Gainera, Ertainek eta Nagusiek astean zehar apaindu eta pertsonalizatuko dituzten maskarak egiten hasi dira.

 

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>