Atzo, Txikiek eta Ertainek musikarekin lotutako jolas eta tailerrez betetako egunaz gozatu zuten. Jarduera guztien artean, instrumentuen tailerra nabarmendu zen; bertan, soinu desberdinak ezagutu, sortu eta haiekin esperimentatzeko aukera izan zuten modu dibertigarrian. Bestalde, Nagusiek emozioz eta abenturaz betetako eguna bizi izan zuten Megaparkeko Climbaten. Bertan, euren trebetasuna probatu eta altueran hainbat erronka gainditu zituzten.
Gaur, Nagusiak eskolan geratu dira, musikarekin lotutako jolas eta tailerretan parte hartzen. Bitartean, Txikiak eta Ertainak Astilekura joan dira Galizia eta Poloniako taldeekin egun berezi batez gozatzera, dantzak, musika eta kultur truke eder bat partekatuz.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina




















