Kaixo familia!!
Udalekuetako lehenengo astearekin jarraitzen dugu.
Asteazkenean igerileku eguna izan zen txikientzat eta ertainentzat. Nagusiak, ordea, eskalatzera joan ziren.
Atzo, igerilekura joan direnak nagusiak izan dira. Txikiak eta ertainak eskolan geratu dira eskulanak eta jolasak egiten, eta eguna bukatzeko ipuin kontalaria izan duten. Dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu!

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina



















