12/07/20 Herri kirolak eta agur Europari

Kaixo lagunok!
Gaur, gure azkenengo eguna Europan izan da, ostirala. Ostiralero bezala, gurasoek ebaluaketa egin dute eta guk bitartean patioan jolasten egon gara. Ondoren, taldetan banandu gara eta guztiok tailer bera egin dugu: eguzki lorea. Mosaikoa jatorriz koloreetako harriz, lurraz edota beiraz osatutako lana da. Historia aurreko garaiko mosaiko aztarnak agertu dira. Guk XXI mendeko mosaikoa osatu dugu oso gustura. Kolore desberdinak erabili ditugu eta bukatzean purpurina bota dugu, benetan oso politak geratu dira.
Gero hamaiketakoa jan dugu patioan eta denbora librea izan dugu. Batzuk irakurtzen egon gara, beste batzuk futbolean jolasten eta beste batzuk harrapaketetan. Ondoren, gynkhana hasi da. Aste honetan, Europan egonda gure herrialdeko herri kirolak egin ditugu: lokotsak, soka tira eta txingak. Oso dibertigarria izan da, batzuk ez genituen jolasak ezagutzen beste batzuk ezagunak genituen eskolan egin ditugulako. Oso ondo pasatu dugu, gainera aitite-amamak eta guraso batzuk etorri dira gurekin jolastera… ez dakigu nork pasatu duen hobekien! jeje
Bukatzeko, aste honetako diplomak banatu dizkigute eta familiekin bueltatu gara. Datorren astean, Ozeania ezagutuko dugu eta ekintza berriak eta irteera egingo dugu! Ondo pasa asteburuan familia! musus


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>