12/07/26 Azken egunak eta itsasontzia

Kaixo!!!
Zer moduz asteko eta udalekuaren azken egunak? Gaurko eguna berezia izan da, gaur izan baitugu asteko irteera eta… itsasontzi batean egon gara!! Hau sortea gurea! Hasteko, ikastolara heldu gara guztiok eta bertan, abesti pare bat egin dugu: «Las focas» eta «Yo soy hercules», ia-ia badakizkigu buruz edo begiraleek baino hobeto…jeje Gero, Nikolas (marinela margoztu egin dugu) eta irteerari buruzko galderak eta bromak egon gara egiten.
Ondoren, ilara batean jarri gara eta bikoteka, eskolatik itsasadarrera heldu gara eta bertan hasi egin da gure irteera. Bertan, gure zain zeuden eta heldu bezain pronto, itsasontzira igo eta eseri egin gara. Musika entzuten eta bueno… dantzatze egon gara, benetako jaia izan da!! jeje
Portugaletetik Haizerrotara heldu gara, bidai oso polita izan da, oso oso gustura egon gara. Pena ematen digu beste egun bat ez izatea berriz joateko… beste urte batean bueltatuko gara ziur.
Amaitzeko, Zubeldiara bueltatu eta patioan lasai-lasai egon gara, guztiok oso nekatuta bukatu dugulako. Biharko eguna, udalekuaren azkenengo eguna izango da… egun berezia izango da! Bihar, 12:30etatik aurrera gynkhana daukagu eta 13:30tan udaleku osoko zenbait argazki ikusiko ditugu (gimnasioan), horregatik anima zaitezte familiak eta etorri gurekin disfrutatzera! Gabon eta bihar arte!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>