Gaur eguna tailerren inguruan izan da, eta txikienak oso ondo pasatu dute! Goizeko lehenengo orduan ginkana batean parte hartu dute zeinean jolas tradizionalak (trukeme, yo-yo, diabolo, peontza,…) egin behar izan dituzten. Goizeko bigarren erdian, hiru marrak izeneko jokoa prestatu dute ohol eta kortxo batzuekin.
Adin ertainekoak ere jokoetako gynkanan parte hartu dute eta primeran pasatu dute yo-yo eta peontzarekin jolasten. Era berean, kateto batzuk egin dituzte, zeinak lehenengoz margostu dituzten eta gero haiekin jolastu ahal izan duten. Eguna erlaxazio pixka batekin bukatu dute.
Nagusiak logikako, adimeneko, azkartasuneko,… jokoekin pasatu dute eguna; bamboleo, palazzio paletti jokoak, esaterako.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina