2013/07/12 Erdi Arotik egindako bidaiaren bukaerara ailegatu gara

Kaixo lagunok!! Gaur Erdi Arotik egindako bidaia bukatu dugu. Berriro, zaldunez mozorrotu gara eta gure gurasoekin batera gure bidaia gogoratu dugu. Gainera guztiok elkarrekin jolastu eta dantza pilo egin ditugu. Azkenik, begiraleek diploma oso txuloa banatu digute!! Hurrengo astean zuek itxaroten egongo gara Aro modernotik gaur egunerarte egingo ditugun abenturekin!!


Created with flickr slideshow.

2013/07/11 “Erdi Aro”-tik bidaiatzen

Kaixo lagunok! Erdi Arotik bidaiatzen eta dibertitzen jarraitzen dugu. Gaur atzo hasitako tailerrak bukatu ahal izan ditugu. Jolasean dibertitu gara eta ohikoa denez, goiza bukatzeko, begiraleek ipuin berri bat irakurri digute. Bihar gure abenturarekin jarraituko dugu!!


Created with flickr slideshow.

2013/07/10 “Erdi Aro”-tik bidaiatzen

Hemen gaituzue berriro lagunok. Gaur gure Erdi Aroko bidaia jarraitu dugu. Berton gauza berriak ikasi ditugu eta jolas berri askoetara jolastu dugu. Gainera, bi tailer egin ditugu: Bata atzamarretako margoekin eta bestea gatz margotuarekin egin dugu (Oso txuloa, argazkietan ikusi ahal duzuen bezala) Bukatzeko, goizean, gure bidaia errepasatu dugu eta begiraleek ipuin berri bat irakurri digute. Bihar abentura berriekin itxarongo zaituztegu!


Created with flickr slideshow.

2013/07/09 Irteera igerilekuetara

Kaixo lagunok. Zenekiten bezala, gaur gure egun berezia izan da. Portugaleteko udal igerilekuetara joan gara (Txurruka kaia) eta gainera kilo bat disfrutatu dugu egun oso eguzkitsua izan dugulako. Hor, begiraleek hamaiketakoa eman digute eta uretatik ateratzeko ordua heldu denean, denok elkarrekin arropaz aldatu eta biko ilaran Portugaleteko kaleetatik igo gara Maestro Zubeldia eskolara heldu arte. Bertan gurasoek gu bilatzera etorri zarete! Bihar berriro zuen zain egongo gara!!


Created with flickr slideshow.

2013/07/08 “Erdi Arotik” bidaiatzen

Hemen gaituzue berriro lagunok. Aste honetan gure denboraren makinarik esker Erdi Aroarte transladatzen gara. Hor gauza pila ezagutuko ditugu. Ohikoa den bezala, “Bazen behin gizakia”-ren kapitulu berri bat ikusi dugu. Zaldunez ere mozorrotu gara oharkabean egon ahal izateko eta gainera gauza berri askotara jolastu dugu. Bukatzeko, gure denbora lerroan ikusitako gauzen argazkiak itsatsi ditugu eta ipuin oso txuloa kontatu digute! Bihar zuen zain egongo gara!


Created with flickr slideshow.

2013/07/05 Aro klasikotik egindako bidaiaren bukaerara ailegatu gara

Kaixo berriro ere lagunok, gaur Grezia eta Erromako zibilizazioetatik egindako bidaiaren bukaerara ailegatu gara gure denboraren makinari esker. Jolas berri pila ezagutu ditugu, baita gauza interesgarri pila ikasi ere. Gainera, gaur gurasoek zer egiten dugun ikustera etorri dira,jolastearekin batera, gure tailerrak erakutsi ahal izan diegu!! Ez hori bakarrik, begiraleek ere diploma oso polita eman digute! Hurrengo astean, Erdi Aroan, abentura berriekin itxarongo zaituztegu!!


Created with flickr slideshow.