Agur udalekuak 2026

Udalekuak amaitu dira!

Atzo, Nagusiek emozioz betetako eguna igaro zuten Ballontiko Diver Jump Trampoline Parken; bertan, salto egin, jolastu eta primeran pasatzeko aukera izan zuten. Bitartean, Ertainek eguna hainbat jolas eta tailerretan parte hartzen eman zuten. Bestalde, Txikiek malabareak egiten ikasi zuten, eta eguna amaitzeko, film batez gozatu zuten.

Gaur, eguna parkean jolasten hasi dugu, elkarrekin azken uneez gozatuz. Ondoren, eskolara itzuli gara udalekuei amaiera emateko festa batekin. Merendola eta musikarekin batera.

Azkenengo astea!!!

Dagoeneko udalekuetako azken astea hasi dugu!

Astelehenean azken aste honi ongietorria eman genion. Hiru taldeok hainbat jolas, tailer eta jardueraz gozatu genuen, azken egun hauei gogotsu ekiteko.

Atzo, Nagusiek egun freskagarri batez gozatu zuten igerilekuan, eguraldi ona ahalik eta gehien aprobetxatuz. Bitartean, Txikiak eta Ertainak eskolan geratu ziren, hainbat jolas eta tailerretan parte hartuz eta elkarrekin egun dibertigarria igaroz.

Gaur, eguraldi txarrak gure planak aldatu ditu. Txikiek eta Ertainek ezin izan dute udalekuetako azken igerileku-egunaz gozatu, eta Nagusiek ere ezin izan dute Serantes mendirako irteera egin. Hala ere, egoerara egokitzen jakin dugu, eta eguna denok elkarrekin igaro dugu, film bat ikusiz eta hainbat jolas eta tailerrez gozatuz.

Seigarren asteari agur esaten diogu

Atzo amaiera eman genion jardueraz betetako aste bati. Txikiak ikastetxean geratu ziren hainbat jolas eta eskulan egiten. Ertainak Bilboraino joan ziren Arkeologia Museoa bisitatzera, eta han indusketa paregabe batean parte hartu ahal izan zuten. Nagusiak, aldiz, eguraldi ona aprobetxatuz eguna igerilekuan pasa zuten .

6 astean jarraitzen dugu!!

Atzo, Txikiek eta Ertainek egun freskagarri batez gozatu dute igerilekuan, bero handia arintzeko modu ezin hobean. Gainera, bero gehien egiten zuen ordua saihesteko, goizago itzuli dira eskolara. Gaur aldiz, parke desberdinetara eta amaitzen zitzaizkigun tailerrak egin dugu

Bestalde, Nagusiek STEEM jarduera batean parte hartu dute Gazte Gelan. Ondoren, eskolara itzuli dira; bertan, astelehenean hasitako eskulana amaitu dute eta hainbat jolasetan aritu dira eguna borobiltzeko. Bestaldetik, gaur kayak egitera joan dira Getxora.

 

Dagoeneko udalekuetako seigarren astea hasi dugu!

 

Euria izan da lehen egun honetako protagonista; horregatik, hiru taldeok eskolan geratu gara. Hala ere, dibertsioa ez da falta izan: hainbat jolas, tailer eta jardueraz gozatu dugu, eguna elkarrekin une eder gehiago partekatzeko aprobetxatuz.

Agur esaten diogu 5 asteari!

Asteazkenean, Txikiek egun freskagarri batez gozatu zuten igerilekuan, uretako jolasekin eta bainuez primeran pasatuz. Bitartean, Ertainek eskolan hainbat eskulan egin zituzten, eta, geroago, Jarrillerosekin batera saskibaloi jarduera batean parte hartu zuten. Bestalde, Nagusiek ere egunaren zati bat Jarrillerosekin igaro zuten, eta jardunaldia ur-jolas dibertigarriekin amaitu zuten.

Ostegunean, Nagusiek Gallartako Meatzaritza Museoa bisitatu zuten, eta bertan inguruko meatzaritza-historiari buruz gehiago ezagutzeko aukera izan zuten. Txikiek eta Ertainek goiza gazte-trukeko parte-hartzaileekin igaro zuten, elkarrekin hainbat jardueraz gozatuz. Ondoren, Ertainek jolas eta tailerrekin jarraitu zuten eguna, eta Txikiek, berriz, gymkana dibertigarri batean parte hartu zuten.

Gaur, Txikiak eskolan geratu dira hainbat jolas eta tailerrez gozatzen. Ertainak Gazte Gelara joan dira STEEM jarduera batean parte hartzera; Nagusiak, berriz, Serantes mendira abiatu dira naturaz gozatzeko egun eder bat igarotzera.