Webgune honen bidez izena eman ahal duzuen programak aparte, izen-emate atalean:
- OPORRETAN ZABALIK. 4-9 urte umeentzako. 2016tik 2021ra, biak barne, jaiotakoak.
- UDA ASTINDU. 10-14 urte umeentzako. 2011tik 2015ra, biak barne, jaiotakoak.
Programa ugari dauzkagu honetaz aparte uda disfrutatzeko. Izena emateko epea zabalik dago hainbat programetan, hemen duzue laburpena:
- GAZTE KANPAKETA 2025 programa 15-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, 2009tik 2010ra bitartean jaiotakoei, hain justu ere. Ekainaren 24tik 26ra. Blog honetan http://gaztekanpaketa.aisialdisarea.org proiektuari buruzko informazioa irakurriko duzue eta aurrizenematea egiteko aukera izango duzue ekainaren 6 baino lehen.
- Portugaleteko eskaut eta astaldi taldeak garatutako hainbak udaleku eta kanpaketak. Laister igoko dugu informazio osoa urtero etxe guztietan banatzen den folletoan.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina