Aurkezpena

Blog honen helburu nagusia udalekuen zehar egingo diren ekintzak eta lanak erakustea da. Seme alabak senideei zabaltzeko toki ezinhobea.

Portugaleteko Haur eta Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeetako gurasoen elkarteek eta Portugaleteko Udalak Oporretan Zabalik eta Uda Astindu izeneko programak aurkezten dizkiuete. Norberaren, familiaren eta lan bizimoduak bateratzearen alde,

  • OPORRETAN ZABALIK, 4-9 urte bitarteko umeei begira, 2015tik 2020ra bitartean jaiotakoei begira,
  • UDA ASTINDU aldiz, 10-14 urte bitarteko umeei begira, 2010tik 2014ra bitartean jaiotakoei.

Bi programak 5 astetan egongo dira martxan (2024ko ekainaren 24tik uztailaren 26ra). “Izen ematea” blogaren atalean informazio, data eta xehetasun guztiak dituzu.

Programaren egoitza nagusia CEIP Maestro Zubeldia HLHI izango da (Maestro Zubeldia, 1 – Portugalete), 9:00etatik 14:00etara.

Zerbitzua PORTUGALETEKO AISIALDI SAREAk emango du.

Umeei hauexek eskainiko dizkiegu: soinketa, prestakuntza, kooperazioaren eta bizikidetzaren aldeko heziketak eta parte-hartzeko gogoa sustatzekoak. Jarduerok ikasketxean bertan garatuko ditugu eta noizean behin irteerak antolatuko ditugu inguruetan. Blogeko “Jarduerak” atalean udalekuen txanden garapena ikusteko aukera izango duzu baita udalekuen gai nagusia ere.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina