udalekuak

Posts byudalekuak

2º ASTEA 1º EGUNA

Gaur asteko lehen egunean, gobidatu berezi batzuk eduki ditugu. Erromatar bat, Greziar bat eta Egiptotar bat etorri dira esaten aste hau aintzinaroko astea dela eta ostiralean olimpiadak ditugula. Geroago La Giara joan gara eta jaitsiera txikia egin dugu. Oso ondo pasatu dugu jai egun honetan


1ºASTEA 5ºEGUNA

Gaur asteko egunean, igerilekura joan gara. Bero handia egin duenez oso ondo etorri zaigu joatea eta oso ondo pasatu dugu


1ºASTEA 4ºEGUNA

Gaur txikiak eta ertainak eskolan geratu gara izan ere familien gimkanaren eguna zen guretzako. Lehengoz gure arbasoek egiten zuten moduan dantza batzuk egin ditugu tribuetan bananduta. Geroago, gimkana egin dugu historiaurretik egiten diren jokoak jolasten. Ala ere ur askorekin apaindu dugu jolasak. Nagusiak ordez, Bilbora joan gara kanoetan ibiltzera antzinako tribuak egiten zuten bezala. Egia esan, uretan egotea oso ondo etorri zaigu


1º ASTEA 3º EGUNA

Gaur bero asko egin digu udalekuetan baina ala ere itzalean gure tailer eguna egin ahal izan dugu. Txikiak, gure arbasoek egiten zuten moduan, esku margoekin ibili gara eta gainera aurpegi margagoekin tailer oso peto-petoa atera zaigu. Ertainak eta Nagusiak gure tribuaren jazkera garatu ditugu eta gero historiaurren egiten zuten moduan, buztinarekin irudiak eta formak egin ditugu.


1º ASTEKO 2º EGUNA

Gaur udaleku osoa Portugaleteko parke ezberdinetan egon gara gimkana ezberdinak egiten Txikiak parke ezberdinetan egon gara historiaurreko joko batzuk egiten eta gero parketan ibili gara jolasean. Ertainak Portuko sarrean dagoen parkean ibili gara gure trebezia frogatzen hainbat tokitan Nagusiak Roke Deuna parkean egon gara gimkana bat egin dugu eta gure saria parkean ibiltzea izan da.


1º ASTEKO 1º EGUNA

Gaur udalekuak hasi dira. Aurten historiaren etapak ikusiko ditugu. Aste honetan historiaurearekin asi gara Txikiak tribuetan banandu gara eta gure janzkera egin dugu. Geroago joko batzuk egin ditugu gure tribuen artean. Ertainak tribuetan banandu ostean, Portugaleteko parke ezberdinetan egon gara gure arbasoen jokoak egiten Nagusiak eskolan geratu eta tribuetan banandu gara gure arbasoen dantzak ikasteko eta gero antzinako joko batzuk egin ditugu.