FAMILIA BILERA 2026/06/10

Gogoratu ostiralean, ekainaren 12an izena emateko azken eguna dela. Hemen duzue familia bileran erabilitako aurkezpena

Gutxi falta da…. laister elkartuko gara udalekuetan!

UDA 2026, uda gure eskura!

Webgune honen bidez izena eman ahal duzuen programak aparte,  izen emate atalean:

  • OPORRETAN ZABALIK. 4-9 urte umeentzako. 2017tik 2022ra, biak barne, jaiotakoak.
  • UDA ASTINDU. 10-14 urte umeentzako. 2012tik 2016ra, biak barne, jaiotakoak.

Programa ugari dauzkagu honetaz aparte uda disfrutatzeko. Izena emateko epea zabalik dago hainbat programetan, hemen duzue laburpena:

  • Portugaleteko eskaut taldeen kanpaketak. Udalerritik kanpoko egonaldiekin. Ama lur, Andra Mari eta Belatzak taldeek askotariko proposamenak eskaintzen dizkigute
  • GAZTE KANPAKETA 2026 programa 15-16  urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, 2010tik 2011ra bitartean jaiotakoei, hain justu ere. Ekainaren 22tik 28ra. Blog honetan http://gaztekanpaketa.aisialdisarea.org proiektuari buruzko informazioa irakurriko duzue eta aurrizenematea egiteko aukera izango duzue
  • Europar elkartrukeak 16 urtetik gorako gazteak. Informazio guztia apirilaren 30tik aurrera webgunean http://europa.aisialdisarea.org

Azken eguna heldu da

Kaixo familia!

Gaur amaiera eman diogu udalekuen 5. eta azken asteari. Ez gara segundo bakar batez ere gelditu egun hauetan.

Asteartean txikiak eta ertainak igerilekura joan ziren egunaz gozatzera. Bitartean, nagusiak gehiago ikasi zuten Mexikoko folkloreari buruz, Elai Alairekin batera egindako ekintza bati esker.

Asteazkenean ertainen txanda izan zen beste herrialde batzuei buruz ikasteko, kasu honetan, Italiako dantza tipikoei buruz. Nagusiak, berriz, Bilboraino joan ziren pedalekin doazen karts batzuetan ibiltzera eta txikiak parkera joan ziren naturarekin lotutako marrazkiak egitera.

Gaur udalekuak agurtzeko garaia iritsi da, eta modurik onena festa batekin egitea zen; beraz, txoko ezberdinak izan dituzte (aurpegiak, eskumuturrekoak, jolasak…) eta baita ere merendola bat.

Azken astea hasten da

Kaixo guztiei!
Bostgarren eta azken astea hasi dugu, gaia mitologia zelta izanik.
Txikiak, Elai Alaikoekin izan dute dantza ekintza eta Senegalen dantzak ikasi dituzte.
Ertainak parkera joan dira hosto eta loreen bila gero eskulan bat egiteko
Nagusiek orienting ekintza izan dute Portugaleten zehar.

4. astearen bukaera

Kaixo familia!
Astea azkar pasatu da. Ekintza ugari izan ditugu egun hauetan.
Asteartean nagusiak Steam tailerra izan zuten gazte gelan. Txikiek eta ertainek parkean eman zuten goiza eta gero Egiptoko kuttunak egin zituzten.
Asteazkenean txikiak eta ertainak igerilekura joan ziren beroari aurre egiteko. Nagusiek astelehenean hasitako kuttunen tailerra bukatu zuten eta hausnarketa jardunaldiekin bukatu zuten.
Ostegunean nagusiak bi taldetan banatu ziren: erdia igerilekura eta beste erdia Arku tiroa egitera. Txikiek momia bat egin zuten eta ondoren parkean ur jolasak egin zituzten. Ertainek aurreko egunean egindako kuttunak margotu zituzten eta Egiptoko lepokoa egin. Gainera, ur jolasak egin zituzten bero handia baitzegoen
Ostiralean Egiptoko astearekin bukatu zuten, nagusiak berriro bi taldetan banatu ziren eta aurreko eguneko ekintzak elkartrukatu zituzten. Ertainek gynkana egin zuten goizean eta tailer anitzak ondoren. Txikiek kuttunak margotu zituzten eta Egiptoko lepokoa ere egin zuten. Ondoren aurpegi margozketa etab izan zituzten.

4.astea hasi gara!

Kaixo guztiei!
Aste berrian gaude, eta oraingoan Egiptora uno bidaiatuko dugu bertako mitologia ezagutzeko.
Ertainek eta txikiek, aurkezpen jolasak egiteaz gain, gatzezko marrazkiak edota izena hieroglifo ekin idazten ikasi dute. Nagusiek, hausnarketak jardunaldi berriak izan dituzte, eta Egiptoko kuttunak egiten ikasi.