04/07/2017! zazpigarren eguna!

Gaur Portugaleteko lekurik politinetatik paseoa ematea tokatu da: Santa Maria Elisako kantoia! Bista ederrak aparte….txikiak eta ertainak Eliza bisitatu ahal izan dute. Bitartean nagusiak kulturen bitzikeriei buruz gehiago formatu dira eta plumasko pultzerak egin dituzte!

Espero dugu bihar eguzkia tregua ematea, nagusiek goiz zalapartatsua dute eta!

03/08/2017! seigarren eguna!

Bigarren txandako lehenengo eguna! Gaur monitoreek gaia aurkeztu dute: kulturen bitxikeriak! Helburua, kultura ezberdinen bitxikeriak hobeto ezagutzea eta lortzea txikiek, beste kulturak, ohiturak, jokuak… ezagutzeko gogoak izatea!

Gaur, txikienak egon dira, plastilinaz, puxikaz eta kantaz inguratuta. Ertainak, jolasten eta eskuak masan jarrita eta nagusien taldekoek,buztinarekin egon arren, jolasten, margozten eta…musika entzuten egon dira!

Hemen uzten dizueguf rogatzekozein ondo pasaten duten  zuen seme alabak!

 

03/ 07/2017! Bigarren txanda prest!

30/06/2017! bostgarren eta azken eguna!

Bazirudien ez zela inoiz helduko baina bai…Gaur eguraldia ez digu utzi kalean egin eta txikienak egun guztian egon dira jolasten, margozten eta kultura ezberdinetako eskulanak egiten!

Azkenean,  aldatu behar izan dugu gyncana familiarra eta Asterix, obelis eta kleopatra euskaraz egindako pelikula ikusi dugu!

Gaur astea amaitutzat ematen dugu baina hurrengo astean kulturen ezberdinen bitxikeri tematikarekin bueltatzen gara! ez galdu!  asteburu ona pasa eta astelehenerarte!

29/06/2017 Laugarren eguna!

Gaur laugarren eguna! eta  familiak eguraldiak treguarik emango ez gintuela sinetsi arren…ez digu euririk egin eta programatutako ekintza guztiak egin ditugu!

Txikiak egun osoan parkean egon dira eta gero, beraien eskuak margoztu dituzte, bihar, famili egunean ikusiko duzuen mural bat margoztuz!

Ertainak parkean egon dira eta baita ere denbora izan dute Pysslas batzuk egiteko!

Nagusiak, ekintza bereziarekin disfrutatzen egon dira, ARTEMISA erakundearekin! Eskerrik asko! Amaitzeko, monitore batek margoztutako kultura ezberdinetako buruzko marrazkiak margoztu dituzte!

ikusten duzuenez, nahiz eguraldi txarra egin, gaur egun bete betea izan dugu! Bihar azken eguna da eta zuen seme alabekin momentu dibertigarri bat pasatzeko aukera duzue!

28/06/2017! Hirugarren eguna!

Gaur zuen seme alabak izugarrisko sukaldariak izan dira; txikienek, txerri bat sukaldatu dute, ertainak, izugarrisko cresp-ak eta handiak egin dute pintxo gyncana bat!

Dena ez denez jan egin, aukera izan dute baita ere, jolasteko, abesteko eta txikienak, parkera apur bat ateratzeko! eta bihar…gehiago, astea hau azkar amaituko dugula eta!