2. txanda hasi da!!

Aste hau laburragoa izan arren, udalekuetako haurrentzat dibertigarria izango da.

Astearte goizean, pertsona batzuk etorri zitzaizkigun itsas-fauna zaintzea zein garrantzitsua den kontatzera, eta, ondoren, motorrak berotzeko jolas batzuk egin genituen!.

Gero, adin-taldeetan banatu gara, eta goizeko lehen zatia aprobetxatu dugu astean zehar gure lagun eta begirale izango direnak ezagutzeko.

Hamaiketakoaren ondoren, txikiak arrain bat egiten hasi dira. Ertainak, eskulan bat ere egin dute, bere kasuan dortoka bat izan da. Eta nagusiak, chef bihurtu ziren, sirope eta lakasitoekin kreps goxoak egin batituzte.

Asteazkenean goizari hain gris aurre egin diogu gure irribarrerik onenekin eta jolasean. Txikiak, psikogelan eman du goiza, zegoen materiala aprobetxatu dute primeran pasatzeko, eta, ondoren, asteartean hasi zuten arraina amaitzen saiatu dira.

Ertainak, hainbat jolas egiten aritu da eta ondoren asteartean enpzatu zuten dortoka amaitu dute. Eta nagusiak, Ballontiko dock-39ra joan dira eguna pasatzera, eskalatu egin dute, bola-igerilekuan jolastu, etab.

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>