12/07/18 Igerileku eguna

Kaixos piscineros!! Zer moduz eguna? Ederto esaten badugu… gutxi esatea da jeje Gaur, asteazkena, Europan gaude eta nola ez… Portugaleteko igerilekura joan gara! Yuhu!!! Hasteko, guztiok ikastolara heldu gara oso puntual eta gaurko eguna aprobetxatzeko prest. Batzuk, oso lo gutxi egin dugu nerbioak direla eta…jeje baina, azkenean iritsi da eguna. Ikastolan, futbolean eta soka saltoan jolasten egon gara. Ondoren, igerilekuaren arauak azaldu egin ditugu guztion artean. Bikoteka jarri gara eta begiraleekin batera igerilekura joan gara, kaletik atzo bezala… abesten joan gara, Athletic-eko eta gustuko ditugun beste abestiak. Igerilekura iritsi gara eta bertan, arropa gorde, krema eman eta mangitoak puztu egin ditugu. Gero, dutxa hartu dugu eta orduan bai… guztiok uretara!!!! Ze ondo egon gara, jolasak egin ditugu bai uretan zein uretik at! jaja Begiraleek gurekin egon dira jolasten eta igerilekuan lagun berriak egin ditugu ere. Oso-oso ondo pasatu dugu benetan! Hamaiketakoa jan dugu, platanoa… energia berreskuratzeko eta bainjuantzia kendu eta arropa jarri dugu. Ikastolara bueltan, guztiok oso nekatuta geundenez… asko kostatu zaigu ikastolara heltzea, horregatik gaur gurasoak gure bila etorri direnean eta begiraleek esan dutenean «Hormaren kontra» guztiok formal joan gara eta han lasai-lasai (egia esanda, oso nekatuta…) geratu gara, pixkat deskantsatzeko.

Bihar, osteguna, Europako beste herrialde batzuetako tailerrak eta jolas berriak ikasiko ditugu! Bihar arte lagunak!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>