09/07/12 Asiara heldu gara

Kaixo familia!!! Aste berria hasi dugu eta honekin batera, kontinente berria, zein da aste honetakoa? Asia!! Eguna hasi dugu, Asiako abesti eta jolasekin. Hegazkinean bidaiatu ondoren, Asiara ailegatu gara eta bertan Indiako lepoko tipikoak egin ditugu arte teknika magiko batekin, mandalak. Guztiok dotore-dotore gaude gure lepoko berriarekin!

Hamaiketakoa jan ondoren, “Saida” jolasa egin dugu, oso dibertigarria izan da.
Amaitzeko, Asiako mapa ikusi dugu eta bertan dauden herrialdeen izenak aipatu egin ditugu eta kokatzen saiatu gara. Ondoren, erlajazioa egin dugu “Lau dragoiak” eta gimnasioan etzanda ipuina entzun dugu, lasai-lasai.
Bihar beste ekintza zein tailer berriak egingo ditugu! Ondo pasa arratsalde lainotsu honetan! muaka


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>