12/06/12 Lehenengo txandako azken eguna

Udalekuetako lehenengo asteko azkenengo eguna izan da Afrika ezagutzen. Egun berezia eta benetan polita izan da. Gaur, abestiekin zein hainbat jolasekin hasi dugu eguna. Aste honetako kanta zein jolas guztiak gogoratu egin ditugu eta nola ez disfrutatu ditugu. Jolas kooperatiboak egin ditugu eta guztiok puxikekin egon gara jolasten. Hamaiketakoan, gailetak jan ditugu eta jolas librea bukatu bezain pronto jaialdia prestatzen ari gara. Lehenik eta behin, aurpegiak margoztu ditugu Afrika kontinenteari erreferntzia eginez eta gero, adostu egin dugu zein abesti eta jolas erakutsi nahi genien gurasoei.

Eguerdian, hainbat guraso zein aitite-amama etorri eta oso eroso egongo gara jolasak eta abestiak erakusten. Badirudi oso ondo pasatu dutela eta horrek asko poztu gaitu!

Laburbilduz, aste oso oso ona izan da, Afrika ezagutzea asko gustatu zaigu eta oso ondo pasatu dugu! Eskerrik asko familia! Astelehenera arte eta ondo pasa asteburuan!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>