12/07/04 Igerilekuan lehenengo eguna ta jolas gehiago

Arratsalde on! Asteazkenak ekintza bereziak ekarri ditu 7 eta 10 urtekoentzat! Hasteko, guztiok eguna hasi dugu jolasekin, ondo esnatzeko… jeje Geroxeago, handien taldea igerilekura joan da, nahiz eta egun eguzkitsua ez izan beroa egin du, horregatik guztiok igerilekuan sartu gara, nahiz eta hasieran pixkat nagitsuak egon…Igerilekuan, jolasak egin ditugu uretan zein uretik at, gaurko goiza oso-oso dibertigarria izan da!
Bestetik, 4 eta 6 urtekoak tailerra izan dugu, guztiok eskuko margoak erabilita marrazkiak zein gure eskuaren arrastoak egin ditugu, eta depende zein kolorea erabili dugun bilatu dugu kitxua hizkuntzan (Argentinan, Bolibian, adibidez, hitz egiten den hizkuntza da) nola esaten zen, oso dibertigarria izan da kolore batzuen izena ezagutzea…jejeje Bestetik, hamaiketakoa eta denbora librean futbolean, soka-saltoan, irakurtzen… aritu gara.

Eguerdian, paratxutearekin jolasten egon gara, gaur bi jolas berri egin ditugu, eta nahiko ondo egon gara guztiok batera jolasten. Geroxeago, “Rope Tag”Amerikako jolasa ikasi dugu. Asteazkenero bezala, gaurko erljazioa djmbearekin izan da eta guztiok patioan itxaron dugu gure familiei.

Bihar 4-6 urtekoak igerilekura joango gara (eguraldiak uzten badu…) eta eguraldi txarra izanez gero, Portugaleteko parke batera joango gara! Bihar arte lagunak!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>