12/07/06 Hirugarren txandaren amaiera ta Gynkhana familiarra

Gaurko astea bukatutzat ematen dugu eta Amerikari agur esaten diogu. Gaurko eguna oso ona eta dibertigarria izan da. Hasteko, taldetan banandu gara eta aste osoan gehien gustatu zaizkigun abestiak zein jolasak egin ditugu, konturatu gara bi aste hauetan zein azkenengo astean asko ikasi dugula jeje Gero, gynkanaren mozorroak prestatzen egon gara, aste honetan Amerikan egon garenez lumak eta zintak margotu ditugu, indioen antzera. Hamaiketakoa jan ondoren, guztiok gimnasioan bildu gara aurpegiak margozten hasteko, oso dotore geratu gara guztiok! jeje

Eguerdian, familiak etorri dira (gurasoak, amama-aititeak, izeko-osaba), poz-pozik jarri gara guztiok! Orduan, gaurko gynkhana asi da. “Antza jolasaren” aldaera egin dugu… noski, gaurko askoz dibertigarria izan da. Probak egin behar genituen eta gainditzen genituen heinean, puntuak lortzen genituen eta horrela Amerikako ziurtagiria lortzen genuen. Oso dibertigarria izan da, batez ere familia asko parte hartu dutelako.

Beno lagunak, aste oso oso dibertigarria izan da eta eskerrik asko familia guztiei parte hartzeagatik!!! Zorionak aste honengatik! Ondo pasa asteburuan eta gogoratu astelehenean Asia ezagutuko dugula! Besarkada handi bat =)


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>