Epa lagunak!!! Gaurko eguna, bai ona izan dela. Asteazkena, eta gaur bai, guztiok izugarrizko irteera izan dugu: ITSASONTZI BATEAN!! jaja Hasteko, guztiok poz-pozik heldu gara ikastolara, motxila eta txubaskeroa jantzita. Behin, zerrenda pasatu eta gero guztion artean 4 jolas egin ditugu gimnasioan, elkar ezagutzeko pixka bat gehiago. Hamarretan begiraleek txartelak banatu dizkigute eta ilara batean bikoteka eskolatik La Canillara jaitsi gara irteera hasteko. Bertan, “Euskal Herria” itsasontzira joan gara eta guztiok eroso eta pozik eserita (hotzik eta bustitu gabe…jeje) hasi da gure irteera. Esperientzia dibertigarria eta errepikatzeko modukoa izan da. Portugaletetik Punta Galeara joan gara eta hortik Aceriara, Jose Mari, Casimiro et Juankarrekin batera. Bidaian azaldu dizkigute gure bistan zeuden gauza guztiak: beste itsasontziak, Bizkaiko Zubia, animaliak… Argazki pilo bat atera dizkigu Javik! jeje Eskerrik asko!
Hamaiketakoa jan dugu eta ikastolara berriz bueltan. Hor, txokoetan bildu gara eta gaurko egunari buruzko bizipenak eta anekdotak kontatu ditugu. Azkenik, jolasak egin ditugu eta Asiako erlajazioa, asteazkenari agur esateko.
Gaurko eguna, laburbilduz: izugarria, argazkiak ikusi eta konprobatuko duzue! Bihar, berriz Asiara!! Eskerrik asko denoi
Created with flickr slideshow.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina