12/07/12 Beste txanda bat hasi da

Kaixo lagunak! Gaur aste eta kontinente berrian gaude!!! Asteburua pasa ondoren, gaur berriz ere batu gara lagun guztiak baita lagun berriak ikastolan. Izenak ezagutzeko kanta zein jolas batzuekin hasi dugu eguna, oso dibertigarria izan da hainbeste garenez nahiko zaila egin zaigu batzuentzat… jejeje

Begiraleekin hegazkina berriro hartu dugu eta kontinente berri batera heldu gara: Amerika. Bertan, kultura maiako lepokoak egin ditugu abalorioekin, oso-oso politak geratu zaizkigu.
Haimaiketako jan ostean, paratxutearekin jolas kooperatiboak egin ditugu, batzuk berriak izan dira guretzat eta beste batzuk ezagunak genituen pasa den astekoak. Geroxeago, Amerikako jolasa egin dugu “Cinco Marias” oso dibertigarria izan da, eta nahiko ondo konpondu gara jolas honetan piloteekin zerikusia zuen.

Amaitzeko, gimnasioan etzanda (erlaxatzeko eta energia berreskuratzeko) istorio interesgarria kontatu digute begiraleek “Saci Perere” izenekoa. Ondoren, Amerikaren murala margotu dugu eskuko margoekin, hau oso dibertigarria izan da! Batzuk muralaz aparte, eskuak, besoak, hankak… eta aurpegiak margotu ere egin dute! jejeje
Bihar, Amerikara bueltatuko gara berriz ekintza berriak egiteko!! Bihar arte!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>