12/07/12 Eguraldi ona eta aurrera…

Osteguna, Asian egoten garela hirugarren eguna… eta astea bukatzear dago. Gaur, eguna hasi dugu guztiok patioan futbolean jolasten…jeje eguraldi ona zela eta, ospatu behar genuen berriz patioan goizetik jolasten. Hamarretan, gaurko tailerrarekin hasi dugu: kometak. Kometak, nahiz eta bere jatorria ez jakin oso jolas dibertigarria eta tipikoa da Japonian eta Txinan. Txikien taldea, gaur kometaren erdia egin dugu (makila moztea eta kordela jartzea, ez da lan erreza eh! jeje) eta nagusiak, kometak oso politak egin ditugu eta hamaiketako orduan beraiekin jolasten egon gara eta etxera eraman ditugu oporretan jolastu ahal izateko. Hamaiketakoa egin ondoren, guztiok parkera joan gara. Bertan, auzoko beste umeekin jolasten egon gara, begiraleekin… oso ondo pasatu dugu!

Bukatzeko, erlajazioa egin dugu Aitona eta ilobaren istorioa entzun dugu eta bestetik, djembearekin dantza bat prestatu dugu, gorputza erlaxatzeko.

Benetan, egun ona izan da! Bihar, gurasoekin ginkhana daukagu 12:30etatik aurrera… badakizue, anima zaitezte!! Bihar Asiari agur esango diogu! Besarkada handi bat!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>