12/07/13 Agur Asia…

Kaixo familia!!! Ostirala izan da, asteko azkenengo eguna eta Asiari agur esan diogu. Ostirala eguzkitsu eta berotsua izan dugu, horregatik guztiok poz-pozik ailegatu gara ikastolara. Ostiralero bezala, gurasoek haien etxerako lanak zituzten, asteko ebaluazioa jeje Gero, taldetan banandu eta astean zehar egin ditugun abesti eta jolasak aukeratu ditugu berriz egiteko. Oso ondo dago ostiralero egin dugun guztia gogoratzea. Ondoren, txikiak kometak bukatu ditugu eta beraiekin jolasten egon gara. Nagusiek bitartean gynkanaren anbientazioa eta jolasak prestatzen egon gara.

Hamaiketakoa egin dugu patioan eta futbolean zein soka saltoan jolasten egon gara, hau beroa! Hamabietan, gynkana hasi da. Talde berriak egin ditugu eta talde bakoitzak kolore bat zen (gorria, urdia, berdea, horia eta beltza) eta mapa bat zeukan. Pistak eskolan zehar zeuden izkutatuta eta guk taldeetan begiraleen laguntzarekin aurkitu behar genituen. Aurkitzen genituen heinean patiora joaten ginen, han froga bat egiteko eta frogak gainditzean, beste pistak bilatu behar genituen, gure altxorra aurkitzeko. Probak oso dibertigarriak izan ziren eta eskerrik asko etorri ziren familia guztiei!

Azkenean, altxorra aurkitu genituen: gure diplomak ziren, Asian egon gara ziurtatzen duen gauza bakarra! Guztiok poz-pozik behin diploma jasota.

Datorren astelehenean Europa ezagutuko dugu!! Berriz lagun guztiok zein lagun berriak elkartuko gara beste kontinente bat ezagutzeko! Astelehenera arte lagunak! Ondo pasa asteburuan!

 


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>