12/07/16 Europara

Kaixo lagunak!!!

Laugarren txandan gaude, aste berria hasi dugu, astelehena da eta poz-pozik gaude gure kontinentean gaudelako, Europa. Aste berria denez, astelehenero bezala begiraleek zerrenda pasa dute gurasoei azkenengo gauzatxoak galdetzen. Ondoren, taldeka banandu gara, hogeina ume gaude talde bakoitzean. Hamarretan, hegazkina hartu dugu eta bidai oso laburra egin dugu gure kontinentera heltzeko. Heldu garenean, Euskal Herriko mitologiaren pertsonai famaturaren txanoa egin dugu: Mielotxinena da. Egia esanda, gaur ez dugu bukatu.. bakarrik txanoa eta tiratxoak egin ditugu, bihar lehenengo orduan bukatuko dugu guztiok dototre-dotore egoteko.
Hamaiketakoa jan dugu eta La Florida parkera joan gara. Eguraldi oso ona egin duenez, parkean jolasten eta abesten egon gara. Hortik, ikastolara bueltatu gara Europako jolasa egiteko.
Amaitzeko, erlajazioa egin dugu “Ines eta gurdia” irakurri dugu eta musikarekin estiramenduak egin ditugu. Egun oso ona izan da eta biharkoa ere bai, ziur!! Besarkada handi bat


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>