12/07/17 Tailerrak amaitzen eta egualdiratekin disfrutatzen

Kaixo lagunak! Beste egun bat Europan, poz-pozik eta gainera eguraldi onarekin, zer gehiago eska dezakegu? jeje Gaurko eguna, patioan hasi dugu beti bezala, futbolean jolasten, abesten eta guztion artean jolasak egiten. Ondoren, gure kontinentean eta gure herrialdeko tailerra bukatu dugu, Mielotxinen txanoa. Oso ondo geratu dira guztiak, bakoitzak nahi izan dituen koloreak erabili ditu, eta benetan, guztiok guapo-guapo bukatu dugu. Ondoren, Didgeridoo eta Tantrix jolasa egin dugu, oso ondo egon gara guztiok jolasten. Batzuk, ezagutzen genuen jolasa baina beste izen batekin.
Ondoren, hamaiketakoa jan dugu parkean. Gaur eguraldia aprobetxatuz, La Florida parkera bueltatu gara. Oso dibertigarria izaten da, eskolatik parkera egiten dugun bidaia jeje Gaur abestu egin dugu Athletic-eko ezagutzen genituen abesti guztiak…jeje batzuk, ia-ia ahotsa galtzen dugu… Parkean, futbolean eta zelai erretan aritu gara. Beste batzuk, kolunpioetan edo soka saltoan.
Amaitzeko, eskolara bueltatu gara eta bertan masajeak egin ditugu, bikoteka. Gainera, oso nekatuta geundenez erlajazioa egin dugu musikarekin, “7 izurdeak”… zelako lasaitasuna bai guretzat zein begiraleentzat!! jejej

Bihar igerilekura joango gara!!!!! Ondo lo egin ekipo!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>