12/07/23 Jende berria etorri da…

Aspaldiko lagunok!!!

Zer moduz asteburua? Ederto, ezta? Gaur, astelehena eta gainera azkenengo txandan gaude. Dagoeneko, lau kontinentetan egon gara eta azkenengoa, Ozeania da. Hasteko, taldeetan banandu gara, alde batetik 4 eta 6 urtekoak, eta bestetik 7 urtetik aurrerakoak. Ondoren, itsasontzia hartu dugu eta…. Ozeaniara heldu gara. Bertan, handien taldea jolas tipikoak egin ditugu patioan, eguraldi ona aprobetxatuz. Bestetik, txikien taldea “koala”-ren tailerra egin dugu teknika berezi baten laguntzarekin. Hala nola, Australiako aborigenek margotzeko teknika berezi bat erabiltzendute. Australiar jatorriko eukalipto zuhaitzaren adar txikiak pintzel bezala erabiliz, margoan busti eta marrazkia puntutxoak eginez
margotzen dute. Guk, makilatxoak eta pajitak hartu ditugu eta… lanari ekin diogu! jej Oso politak geratu zaizkigu, benetan. (Gaur ikastolan utzi ditugu zikatzen eta bihar etxera eramango ditugu).
Ondoren, guztiok hamaiketakoa jan dugu eta patioan denbora librea izan dugu. Gaurko eguna berezia izan da bereziki, hamabietan ginkhana izan dugu “Kiribil” sarearekin. Bertan, dauden gazteak (16-19 urte bitartekoak, Euskadikoak eta Italiarrak) kontinentei buruzko tailer eta jolas bereziak prestatu dizkigute… Oso dibertigarria izan da, gainera Italiera eta guztia ikasi egin dugu…jeje

Amaitzeko, guztioi aurpegiak margoztu dizkigute eta eskerrak emanez etxera joan gara!!! Bihar Ozeania ezagutuko dugu, hau gogoa!! Ondo pasa
*Ah! Gogoratu ekarri ahal duzuela biharko egunkari bat eta sukaldeko kartoizko tutu bat!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>