19/07/12 Aurrera doa Europa

Kaixo lagunak!!!
Europan, laugarren eguna, osteguna eta gaurko eguna ekintzaz beterikoa izan da. Hasteko, eguna hasi dugu guztiok patioan jolasa librean, batzuk “pitan” jolasten, ipuinak irakurtzen edo futbolean jolasten egon gara. Ondoren, taldeka banandu gara (txikiak eta nagusiak) eta bakoitzak bere ekintza egin dugu. Gaur, Ijito herriaren Memory Kartak egin dugu, lehenengo margoztu behar genituen basetxeko animaliak eta gero moztu egin ditugu laukitxoetan. Ondoren, haien izenak esan ditugu eta jolasten hasi gara gure karta berriekin. Banaka, bikoteka, hirunaka… jaja oso ondo pasatu dugu.
Hamaiketakoa jan dugu patioan, eta asmakizunak eta txisteak kontatzen egon gara… Ondoren, paratxutearekin aritu gara eta “Koloreen sorgina” jolasten egon gara dibertigarria izan da nahiz eta txikientzat pittin bat zaila iruditu zaigu… jeje Bukatzeko, erlajazioa egin dugu… eta gaur hain nekatuta geundenez… batzuk lo geratu gara musika entzutean.

Bihar ostirala da eta familiekin gynkhana daukagu! Anima zaitezte guztiok 12:30tatik aurrera gurekin etortzera! musu handi bat familia


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>