Berriro ere, kaixo lagunak! Gaur Historiaurrean zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Egun guztietan bezala, gaur ere hainbat gauza ezagutu dugu: nola lortu zuten lehenengo gizakiak sua kontrolatzen, haien lehenengo herramientak, haien eboluzioa… Gure begiraleek gauza hauek guztiak irakasten dizkigute «Bazen behin gizakia» izeneko kapitulu berri batekin. Ondoren, denboraren makinan sartu eta… primeran pasatzera! Berriro ere mozorratu egin gara, mozorroaren beste atal bat egin dugu, eta horrez gain, paraxutarekin joku oso dibertigarri batzuk egin ditugu. Goiza bukatzeko, beti bezala, ipuin bat entzun dugu «Otsoa eta hiru antxumeak», asko gustatzen zaigu eta gainera etxera lasai-lasai bueltatzen gara aita eta amarekin. Bihar arte!
Created with flickr slideshow.
Esta entrada también está disponible en: Euskara