29/06/2017 Laugarren eguna!

Gaur laugarren eguna! eta  familiak eguraldiak treguarik emango ez gintuela sinetsi arren…ez digu euririk egin eta programatutako ekintza guztiak egin ditugu!

Txikiak egun osoan parkean egon dira eta gero, beraien eskuak margoztu dituzte, bihar, famili egunean ikusiko duzuen mural bat margoztuz!

Ertainak parkean egon dira eta baita ere denbora izan dute Pysslas batzuk egiteko!

Nagusiak, ekintza bereziarekin disfrutatzen egon dira, ARTEMISA erakundearekin! Eskerrik asko! Amaitzeko, monitore batek margoztutako kultura ezberdinetako buruzko marrazkiak margoztu dituzte!

ikusten duzuenez, nahiz eguraldi txarra egin, gaur egun bete betea izan dugu! Bihar azken eguna da eta zuen seme alabekin momentu dibertigarri bat pasatzeko aukera duzue!

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>