03/07/12 gaur amerikar platerra egin dugu…

Gaur asteko bigarren eguna, gure kontinentera bueltatu gara, Amerikara. Egunero bezala, eguna hasi dugu abesti eta jolas berriekin, nabaritzen da 2. astea dela askorentzat, ia-ia abesti gehienak dakizkigu jeje. Ondoren, Brasileko errezeta egin dugu, «Brigaideros». Oso-oso gozoa geratu zaigu, gainera erreza izan denez, guztiok ikasi ditugu pausu guztiak gero etxean gure familiei eta lagunei erakusteko. Tailerra egitean, batzuk osagaiak jan egin ditugu begiraleek errezeta azaltzen zuten bitartean…jejej…konturatu direnean guztiok barrezka! Hau sortea izan duguna gaur!

Hamaiketakoan platanoa eta «brigadeiroak» jan ditugu, goiz osoa egon gara tripa betetarekin…

Ondoren, «Mboto-mboto» jolasa egin dugu, oso ondo pasatu dugu guztiok batera jolasten. Oso gustuko dugu Amerikan ikasten ari garen jolas guztiak. Bestetik, ebaluazioa egin dugu eta erlajatzeko «El Dorado» istorioa kontantu digute begiraleek. Batzuk ezaguna geneukan izenburuagatik, eta guztion artean beste amaiera bat pentsatzen egon gara.

Bihar, 7-10 urtekoak igerilekura joango dira, ondo pasa lagunak! Ez ahaztu, 4-6 urtekoak ostegunean joango dira! Musu handi bat eta ondo pasa arratsalde eguzkitsu honetan!


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>