12/07/05 Nahiz eta igerilekutara ez joan… Egun oso ona gaurkoa

Gaur, astearen aurreazken eguna izan da Amerikan gaudela. Eguna euriarekin hasi dugu, hau pena! Ikastolara ailegatu gara txubaskero eta igerilekura joateko motxilarekin prest, baina azkenean eguraldia zela eta ez gara igerilekuetara jaitsi, horregatik txubaskeroarekin geratu gara. Dena den, oso ondo pasatu dugu gaurko irteeran. Hasteko, guztiok gimnasioan egon gara abesten eta gero jolasten, zelako zarata sortu dugu gimnasioan…. Geroxeago, txartelak banatu dizkigute begiraleek eta Portugaletetik ibili gara “La Florida” parkera iritsi arte. Parkean, hamaiketakoa jan dugu eta bukatu bezain pronto kolunpioetara joan gara eta beste batzuk, futbol partids bat antolatu dugu. Oso dibertigarria izan da kolunpioetan jolasten egotea! Guztiok egon gara… begiraleak eta guzti, nahiz eta haientzat kolunpio batzuk txikiegiak izan! jejeje Oso oso ondo egon gara…errepikatuko dugu, ziur aski. Bueltan, abesten etorri gara paseo osoan, oso gustura egon gara!!!

Amaitzeko, bihar ostirala da, asteko azeken eguna eta horregatik, gurasoei gogoratu nahi diegu bihar gynkhana daukagula eta etorri ahal direla 12:30etatik aurrera!! Anima zaitezte familia oso ondo pasatuko dugu eta!! =)


Created with flickr slideshow.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>