Ekainak 19. Informazio bilera

Udalekuak hasi baino lehen PORTUGALETEKO AISIALDI SAREAk,(www.aisialdisarea.org) udalekuak kudeatzen dituen entitatea parte hartzaileen tutore eta senideekin egon gara. Programazioa aurkezteko baita udalekuen arduraduna aurkezteko ere

Bileran zehar hainbat zalantza eta informazio agertu dira, hona hemen laburpentxo bat:

  • Udalekuetan Laura izango da ekintzaren arduraduna eta zuzendaria. Udaleku guztietan ehar egongo da neska mutilekin.
  • Gurekin jarri nahi baduzue harremanetan ordutik kanpo hauek dira kontaktuak: 663086632 edo gerencia@aisialdisarea.org posta elektronikoan. Javi egongo da zuen galderak erantzuteko.
  • 9:00etan hasiko gara udalekua Maestro zubeldia ikastetzeko jolastokian.
  • Astelehenero programazioa eta txandan zehar behar dugun guztia emango diogu idatzita.
  • Horretaz gain, astelehenero umeak hartzeko ordutegia aukeratu beharko duzue: 14:00 edo 14:30 artean, baita nork hartuko duen umea ere.
  • Udalekuan zehar ume guztiak txartela izango dute izena eta gure telefonoarekin.
  • Nahiz eta leku berean egon adinetan sailkatuta lan egingo dugu: 4-6 uretekoak eta 7-10 uretkoak.
  • Txanda amaitzear ebaluazio orria bananduko dugu zuen iradokizunak, kritikak edo ekarpenak hartzeko.
  • Blog hau zuen esku dago udalekuetan zehar egingo duguna jarraitzeko, programazioa deskargatzeko edo nahi duzuena komentatzeko ere.

Programazio osoa eta hainbat datu eta informazioa goian dagoen “Programazioa” atalean duzue. Sartu aste bakoitzeko programazioa konsultatzeko baita egon daitezken eguneraketak ikusteko ere.

Txanda bakoitza hasi baino lehen, astelehenero paper batean jasoko duzue informazio osoa.

Agur bero bat

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>