OPORRETAN ZABALIK – UDA ASTINDU 2023 – Programazioa
Laister ikusgai.
OPORRETAN ZABALIK – UDA ASTINDU 2021 – Programazioa
Aurten Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) landuko ditugu asteetan zehar. Horretarako aste bakoitzean azpigaiak egingo ditugu aste bakoitzak gai desberdinak lantzeko. Ekintza desberdinak egingo dira, adibidez: gymkana, uretako jolasak, tailerrak, eskulanak… gizarte moduan dugun erronka hau umeei helarazteko eta partaid izateko.
Horretaz aparte, ekintza bereziak egingo dira aste bakoitzeko. Egoera dela eta, aurten ez dago gymkana familiarrik.
Aurtengo azpigaiak hauek izango dira, bakoitzean helburu 1 edo 2 landuko ditugu:
-
Astea: Kontsumo arduratsua
-
Astea: Animaliak
-
Astea: Klima aldaketa
-
Astea: Berdintasuna
-
Astea: kulturaniztasuna
Astero, udalekuetako lehen egunan aste bakoitzeko programazioa bananduko da. Laister hemen ikusgai.
OPORRETAN ZABALIK – UDA ASTINDU 2018 – Programazioa
Aurtengo udalekuen ildo nagusia UDAKIROLAK izango da. Besteak beste hauek dira jorratuko ditugun helburuak:
1. Kirolak era osasuntsu eta orekatu batetan praktikatzen ikastea
2. Kultur ezberdinetan garatutako jolasa ikasi eta praktikatu
3. Herriko kirol ezberdinak ezagutu eta balioan jarri
4. Emakumeak antzinan praktikatu eta gaur egun praktikatzen dituzten kirolak ikustarazi eta balioan jarri.
5. Koperazioa eta balio ezberdinak kirolaren bidez barneratu
Hemen eskegiko ditugu aste bakoitzeko programazio eta ekintzak:
LEHENENGO ASTEA: JOLAS TRADIZIONALAK
OPORRETAN ZABALIK (4-9 urte)
UDA ASTINDU (10-14 urte)
BIGARREN ASTEA: PORTUGALETEKO KIROLAK
OPORRETAN ZABALIK (4-6 urte)
OPORRETAN ZABALIK (7-9 urte)
UDA ASTINDU (10-14 urte)
HIRUGARREN ASTEA – ASTE OLINPIKOA
OPORRETAN ZABALIK (4-6 urte)
OPORRETAN ZABALIK (7-9 urte)
UDA ASTINDU (10-14 urte)
LAUGARREN ASTEA – KIROL ALTERNATIBOEN ASTEA
OPORRETAN ZABALIK (4-6 urte)
OPORRETAN ZABALIK (7-9 urte)
UDA ASTINDU (10-14 urte)
BOSGARREN ASTEA – ETORKIZUNEKO KIROLAK
OPORRETAN ZABALIK (4-6 urte)
OPORRETAN ZABALIK (7-9 urte)
UDA ASTINDU (10-14 urte)
OPORRETAN ZABALIK – UDA ASTINDU 2017 – Programazioa
Kaixo Familia!
Hurrengo asteei buruzko informazio txikia utziko dizuegu. Aurtengo gaia, kultur aniztasuna denez, gai honetaz ekintza desberdinak prestatu ditugu. Lehenengo astean, kultur orokorrean ikusiko dugu eta horretarako, kontinente desberdinetako jolasak egingo ditugu. Baita ere; tailerrak, galdetegiak, sukaldatuko dugu. Bigarren astean, kulturen bitxikeriak ikusiko ditugu. Honetarako, eskulanak bitxiak egingo ditugu. Baita ere; jolasak, munduan gertatzen diren gertakizun bitxiak eta San Ferminak ospatuko ditugu guztion artean. Hirugarren astean, munduko 7 edertasunak ikusiko ditugu. Honetarako, munduko edertasunak zeintzuk diren eta non dauden ikusiko ditugu. Baina gure herriko edertasunak ere bilatuko ditugu. Laugarren astean, hiru kulturetako mitologia ikusiko dugu. Zeintzuk izango dira?? Aste honetan ezagutuko dituzue! Gainera; jolasak, tailer desberdinak eta sukaldean egongo gara. Eta amaitzeko, bosgarren astea dator. Aste honetan, kulturen edertasunak ikusiko ditugu. Aurpegia edo gorputza apainduko dugu, mozorrotuko gara eta ekintza desberdinak egingo ditugu.
OPORRETAN ZABALIK 2016 – Programazioa
GAI OROKORRA: NATURA
Zer da gure ingurumenetik ezagutzen duguna? Zeintzuk dira ezagutzen ditugun animaliak? Landareak? Eta badakigu, guk, gizakiok, unibertso osoko parte txiki bat garela?
Aurten natura ondo ezagutuko dugu eta naturaz ere gozatuko dugu. Gure inguruan dauden animaliak ikusiko ditugu baita ere beste animaliak ezagutu. Naturak ematen dizkigun landareak, zuhaitzak, hostoak, loreak… errespetatuz, hauekin eskulanak eta jolasak egingo ditugu.
Landareak eta animaliak mugitzen dira, leku ezberdinetan erlazionatzen dira, gauza ezberdinak jaten dituzte…eta benetan, badakigu noiz jaiotzen eta non bizi diren animaliak? Badakigu guk jaten ditugun barazkiak, hemengoak ala beste herrialde batekoak diren?
Naturaz gozatu, natura errespetatuz, izugarrizko esperientziak izan ditzakegu! Eta gure neska mutilak aurten esperimentatuko dute!
1.go Txanda Ekainak 27 – Uztailak 1 // URTAROAK
Lau urtaroak eta laurak beharrezkoak! Gure txikiak liluratuta geratuko dira urtaro bakoitzeko bitxikeriekin eta horretarako ekintza ugari eta desrberdinak ditugu prestatuta: ostoekin, animaliak eta lepokoak egin, gure ibaiez gozatzea, kanoak erabiliz, igerilekuan udaz gozatu eta gure itsas istoriak eta itsas bizitza ezagutu.
2.go Txanda Uztailak 5-8 // LANDAREAK
Gure inguruko baratzeak eta bertan ereiten diren landareak ezagutzen ditugu? Gure ingurua nolakoa den badakigu? Aste honetan , gure txikiek, ekintza, ireteera eta dinamika ezberdinen bidez galdera hauei erantzun bat emango diete. Gainera haien barazki propioarekin bukatuko dute astea, ezin zara falta!
3.go Txanda Uztailak 11-15 // ANIMALIAK
Aste honetan, gure eguneroko animaliak eta urrun dauden animaliei buruz ikasiko dugu, horretarako jolas eta proba ezberdinak pasatu behar izango dituzte. Irteera izugarriak ere egingo ditugu! Ezin zara falta!
4.go Txanda Uztailak 18-22 // ESPAZIOA
Badakigu gure lur planeta, infinitua den unibertso batean dagoela? Ezagutzen dugu inguratzen gaituen beste planetarik? Istorio politak daude unibertsoari buruz eta aste honetan, gure txikiak batzuk ezagutuko dituzte. Gainera! Haien planeta propioak egingo dituzte haiek nahi duten leku bat dekoratzeko. Nork esaten du zientzia eta espazioa aspergarriak direnik? Gure txikiek egingo dituzten esperimentuak egin eta gero…guztiz, kontrako iritziarekin aterako dira!
5.go Txanda Uztailak 26-29 // PORTU BIZI
Lau asteak pasata eta aste bakoitzean naturan dauden bizidun eta leku ezberdinak ikusi eta gero, gure inguruan jakintza horiek praktikan jartzeko ordua da. Aste honetan, gure txikiek haien ingurua modu dibertigarri eta entretenigarri batez astertuko dute. Patinajea izango da lantresna hoberena behaketa hori egiteko? Ikusiko dugu!
OPORRETAN ZABALIK 2014 – Programazioa
Aurtengo ildo nagusia Denbora Makina izango da. Hainbat aro eta leku bisitatuko dugu baita ipuniak eta sorpresa asko ere.
Esta es la programación para cada semana. Cada día de inicio de tanda, el lunes a primera hora repartiremos a las familias las programaciones y toda la información de la semana. En el blog podréis ir siguiendo los cambios de la programación.
GRECIA Y ROMA - 23-27 junio
Pincha en el icono para descargar la programación actualizada para esta tanda.
EUSKALDUNA - 30 junio -4 julio
Pincha en el icono para descargar la programación actualizada para esta tanda.
INCA, MAYA y AZTECA - 7 - 11 julio
Pincha en el icono para descargar la programación actualizada para esta tanda.
EGIPCIA - 14 - 18 julio
Pincha en el icono para descargar la programación actualizada para esta tanda.
OPORRETAN ZABALIK 2013 – Programazioa
Hauxe da aste bakoitzeko programazioa. Txanda asten den egun bakoitzean, astelehenero informazio osoa banatuko dugu paperean tutore eta senide artean. Blogean azken aldaketak kusteko aukera izango duzue.
HISTORIAURREA - Ekainak 24-28
Sakatu hemen txanda honetako informazio guztia eskuratzeko.
OPORRETAN ZABALIK 2012 – Programazioa
Aurtengo udalekuetan kontinente guztiak ikusiko ditugu.
Hauxe da aste bakoitzeko programazioa. Txanda asten den egun bakoitzean, astelehenero informazio osoa banatuko dugu paperean tutore eta senide artean. Blogean azken aldaketak kusteko aukera izango duzue.
AFRICA - ekainak 25-29
Lehenengo aste honetan Afrikara goaz! Jolas eta kanta desberdinak ikasiko ditugu: Pondas, Foutbol Nient Kamp, Arah eta Sadah,… eta horretaz gaiz afrikar apaingarriak prestatuko ditugu.
Asteazkenean Kanilla pasealekura eta Rialia Museora txangoa egingo dugu.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina