Zein askar pasatzen ari den astea, jadanik asteazkena da eta ez gara ezta konturatu ere!
Gaur txikiek bere joko propioa egin dute, pilota sartzea izenekoa! Ontzia apaindu behar izan dute gero harekin jokatu ahal izateko. Ze nolako zoramena pilota ontzian sartzeko, baina behin eta berriro saiatu ostean… pilota sartu dugu!
7,8 eta 9 urteko taldeak lore formako haize-errota bat egin eta apaindu du. Esfortzu handia egin dute! Hona hemen zein ondo mugitzen ziren errotak.
Nagusiak abenturez beteriko egun bat izan dute, Doc39 ballontira joan dira eguna pasatzera eta haien aurpegiak asko disfrutatzearen ispilu dira. Egun aktibo eta ekintzez beterikoa izan da. Ziur errepikatu nahi dutela!