asteko azken eguna! ( 20/07/2018)

Kaixo Familiak!

Gaur zuen seme alabak, modu dinamiko eta dibertigarri baten bidez, ezagutu dute emakume kirolari ezberdinak eta baita ere aukera izan dute, beraien laguntza jartzeko Kiroletan dagoen sexismoa apurtzeko!

Horretarako, goizeko lehenengo partea, handiak, ertainak eta txikiak, kirolan dagoen matxismoari buruz hausnartzen egon dira. Analizatu dute agente ezberdinak eta esparru ezberdinetan ematen diren jarrera sexistak, arropa eta abarren bidez ematen duren aktitude matxistak analizatuz.

Handienak, talde txikietan hausnartu eta gero, beraien salaketa propioak egin dituzte. Txikiek eta ertainak, emakume kirolariak ezagutzearen garrantziaz hitz egin duten abesti ezberdinak egin, abestu eta dantzatu dute.

Eta…nahiz eta euria saila jarri, lortu dugu eguna ez uztea bertan behera eta lortu dugu familiak gaur ikasi duguna ikustea.

Eskerrik asko, etorrri zareten eta gurekin disfrutatu duzuen pertsona guztiei.

pd: Hurrengo astean, gaur gurekin izan dugun “emakumeak historian zehar” erakustaldia jarriko dugu, gaur ikusi ez duzuenok, ezagutzeko aukera izateko.

Esta entrada también está disponible en: Euskara

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>