udalekuak

Posts byudalekuak

Ostirala: Igerilekuetara!!!

Kaixo familia!! Gaur asteko azken eguna eta guztiok batera igerilekuetara joan gara… yuhuuuu!!! Jolasak pistina barruan eta kanpoan egin ditugu eta hamaiketakoan txokolatea jan dugu. Hau goxoa!!!!!! Oso ondo pasatu dugu eta orain asteburuan deskantsatzera… edo ez jejeje Ondo pasa!!


Osteguna: Gynkhana eta Paddle Sup!

Kaixo familia!!!! Gaur, Oporretan Zabalik hamaiketakoa baino lehen jolasak egin ditugu eta gynkanarako prestatu gara (aurpegiak margoztu ditugu, murala egin dugu, etab.). Txorizozko ogitartekoa jan ondoren, familia batzuk etorri dira eta gynkanarekin hasi gara. Oso ondo egon da eta primeran pasatu dugu! Nagusiok, Bilbora joan gara Paddle Sup egitera jejej Askorentzat erraza egin zaigu baina beste askorentzat… ez hainbeste jejejeje Bihar igerilekuetara goaaaz!!!


Asteazkena: baratzea eta tailerrak!

Egun on ! Gaur txikitxuok eta ertainok baratze batera bisitan joan gara, La Florida parkearen ondoan. Bertan, barazkiak, igelak eta herraminta desberdinak ezagutu ditugu. Primeran pasatu dugu!! jejej Nagusiok, aldiz, eskolan gelditu gara neumatikoen tailerra amaitzen. Hamaiketakoaren ostean, eko-okan jolastu gara, baina gaur, guk bakarrik eta oso gustora! Bihar arte


2. Txandaren lehengo eguna!! LANDAREAK

Arratsalde on lagunak! Gaur bigarren txandari hasiera eman diogu Landareen ipuinarekin. Udalekuetara zuhaitz bat etorri zaigu bere istorioa kontatzera eta berari laguntzea erabaki dugu. Ondoren, gure artean ezagutzeko eta izenak ikasteko jolasak egin ditugu (txanpinoia, zapitxoa, bartolo). Hamaiketako jan baino lehen, tailerra egin dugu eta uhazak landatu egin ditugu. Goiza amaitzeko, EKO-OKAra jolastu gara guztiok batera. Goiza primeran egon da eta bihar…. badakizue zer?

Irakurri gehiago // Leer más


4. eguna: Agurtza eta Hondartza

Kaixo familia! Gaur txikitxuak Santurtzira joan gara Agurtza itsasontzia bisita egitera eta primeran pasatu dugu jejejej Nagusiak, hondartza joan gara eta oso nekatuta heldu gara ikastolara… Hori bai, hondartzan bainatu gara eta jolas asko egin ditugu. Bihar gogoratu La Guia ospatuko dugula!!!!


3. Eguna: IGERILEKUA ETA KANOAK!

Kaixo familia! Gaur, egun hodeitsua izan dugu, baina ez zaigu inporta… gu igerilekura eta Bilbora (Kanoak) joan gara! ejeje Txikitxuak, bakarrik igerilekuan egon gara, primeran pasatu dugu! Gainera gaurko hamaiketako txokolatezko gailetak izan dira!! Nagusiak, Bilbora joan gara Kanoak ekintza egitera eta oso ondo pasatu dugu. Noski, ikastolara guztiz nekatuta heldu gara… jejej Hona hemen gaurko egunaren argazkiak. Ondo pasa!!