udalekuak
Posts byudalekuak
30/06/2017! bostgarren eta azken eguna!
Bazirudien ez zela inoiz helduko baina bai…Gaur eguraldia ez digu utzi kalean egin eta txikienak egun guztian egon dira jolasten, margozten eta kultura ezberdinetako eskulanak egiten! Azkenean, aldatu behar izan dugu gyncana familiarra eta Asterix, obelis eta kleopatra euskaraz egindako pelikula ikusi dugu! Gaur astea amaitutzat ematen dugu baina hurrengo astean kulturen ezberdinen bitxikeri tematikarekin bueltatzen gara! ez galdu! asteburu ona pasa eta astelehenerarte!
29/06/2017 Laugarren eguna!
Gaur laugarren eguna! eta familiak eguraldiak treguarik emango ez gintuela sinetsi arren…ez digu euririk egin eta programatutako ekintza guztiak egin ditugu! Txikiak egun osoan parkean egon dira eta gero, beraien eskuak margoztu dituzte, bihar, famili egunean ikusiko duzuen mural bat margoztuz! Ertainak parkean egon dira eta baita ere denbora izan dute Pysslas batzuk egiteko! Nagusiak, ekintza bereziarekin disfrutatzen egon dira, ARTEMISA erakundearekin! Eskerrik asko!
28/06/2017! Hirugarren eguna!
Gaur zuen seme alabak izugarrisko sukaldariak izan dira; txikienek, txerri bat sukaldatu dute, ertainak, izugarrisko cresp-ak eta handiak egin dute pintxo gyncana bat! Dena ez denez jan egin, aukera izan dute baita ere, jolasteko, abesteko eta txikienak, parkera apur bat ateratzeko! eta bihar…gehiago, astea hau azkar amaituko dugula eta!
2017/06/27 udalekuetan, bigarren egunean!
Gaur bigarren egun zoragarria izan dugu! eguraldia utzi digu eta aukera izan dugu txikiak eta ertainak igerilekuetara joateko eta nagusiak Bilbo Abenturara, kanoak egitera joateko! Txikienek, eguraldia dela eta, aprobetzatu dute parkera joateko eta bertan jolas ezberdinak egin dituzte! Egunari amaera emateko, zuen neska mutilak oso ondo pasatu dute , elkarrekin belaunaldiartekotasun komekokos batera jolasten!
2017/06/26 Udalekuak martxan daude! Lehenengo eguna
Gaurko egunean gauza asko egin ditugu!! Txikitxuak parkera joan dira jolastera eta guztien artean mural batekin amaitu dute eguna. Ertainak, kontinente desberdinetako jolasak egin dituzte eta kultur orokorreko galdera batzuk ikasi dituzte. Nagusiak, ertainak bezala kontinente desberdinetako jolasak egin dituzte. Ondoren, haien arteko arauak ezarri dituzte. Eta amaitzeko, kultur orokorreko galdera batzuk erantzun dituzte!!! Zelako eguna! zuen txikiak amaiera ezin hobea eran diote 2017