udalekuak

Posts byudalekuak

Bigarren eguna naturan // Segundo día en la naturaleza

Gaur egun txikiak eta ertainak natura hobeto ezagutzen hasi dira eta horretarako, Portun ditugun parke eta espazio naturalak aprobetxatu dituzte hosto eta lore batzuk biltzeko. Gero, bildu duten guztiarekin hainbat eskulan egin dituzte. Txikiak, dash pasta erabiliz eta ertainak loreak eta hostoak markoztatu dituzte. Nagusiak eguna Bilbon igaro dute kars-ak eta 7 leguako botak egiten, primeran pasatu dute eta errepikatzeko irrikan daude! Eta bihar…

Irakurri gehiago // Leer más


2023ko udalekuak hasi dira!! // ¡Han empezado las colonias de 2023!

Gaur oso urduri geunden denok, baina hunkituta ere bai, udalekuetako gure lagun eta moni berriak ezagutzeagatik. Eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, alaitasun handiz gainditu dugu jolas asko eginez. Adin-talde guztiek aurkezpen-jolasak egin dituzte elkar hobeto ezagutzeko eta izenak ikasteko. Gero, eskulan bat egin dugu, eta hainbat jostailu sortu ditugu udalekuetako kideekin partekatzeko. Gainera, graffiti bat egin dugu gure patioa apaintzeko udalekuetan zehar. Hoy estabamos

Irakurri gehiago // Leer más


Gurasoen bilera – Reunión de familias

Kaixo familiak! Bileran azaldutako informazio garrantzitsuena utziko dizuegu aurkezpenean. Astelehenera arte!   Os dejamos aquí colgada la presentación usada en la reunión con la información mas importante. ¡Hasta el lunes! 20230614 AURKEZPENA GURASOAK.pptx


Azken eguna!!!

Azkenean iritsi gara udalekuen azken egunera. Bost asteko jardunaren ondoren, gaur agur esango diegu lankideei eta lagunei. Eguna berezia izan dadin, gaur denok sukaldatu dugu, txikiek fruta brotxetak txokolatezko siropearekin, Ertainak tarta gozo-gozoak eta nagusiak taloak. Ondoren, festa bat egin dugu merendolarekin denok batera. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu haur eta familia guztiei 5 aste hauetan parte hartzeagatik, eta datorren urtean ikusiko dugu elkar!

Irakurri gehiago // Leer más


Azkenaurreko eguna

Ostegun honetan, Munduko Dantzetara etorri diren Gineako dantzariekin goiz dibertigarri bat pasatzeko aukera izan zuten ertainek. Bertako dantza tradizionaletako batzuk, musika, instrumentuak eta kultura pixka bat ezagutu zituzten. Txikiak eta nagusiak eskolan geratu ziren. Oraingoan, patinatzea eta zirkuitu ezberdinak egitea tokatu zitzaien. Primeran pasatu zuten, eta egun osoa eman zuten bizikletan, patinetan, patinetetan,… Bihar, azken eguna!


Azken astea!!

Asteartean gogoz ekingo diogu udalekuen azken txandari. Goizean, duela 700 urteko portugaletetar batzuk agertu ziren elkar ezagutzeko. Ondoren, txikiak eta ertainak jolasten aritu ziren elkar ezagutzeko eta buztin-tailerra egin zuten, eta Portugaleteko pitxerrak egin zituzten. Nagusiak Dockera joan ziren eguna pasatzera Ballontira, han eskalada, minigolfa, bola-igerilekua,… egin zuten. Asteartean talde guztiek jarduera berezi bat izan genuen. Txikiek eta nagusiak eguna Munduko Dantzetara etorri diren

Irakurri gehiago // Leer más