¡Azken eguna! 29/06/18

Lehenengo asteko azken eguna, eta astea bukatzeak pena ematen digu baina oraindik lau aste gehiago geratzen dira. Hasierako orduan joko eta abestiez disfrutatu ahal izan dugu. Hona hemen argazki bat.

Azken eguna ospatzeko sei froga ezberdinez osaturiko ginkana bat egin dugu. Froga bakoitza gainditu behar zuten puntuak lortzeko. Frisbeekin, peontzekin, kanikekin, boloekin, dominoarekin etab. -ekin jokatu ahal izan dute.

Egunarekin bukatzeko Parchis izeneko abestiarekin dantza bat prestatu dugu, oso aproposa izan da astea ekintza horrekin bukatzea; izan ere, astea joko tradizionalei buruz izan da.

Talde bakoitza kolore batez mozorratu da, talde txikia urdin koloreko mozorroarekin, talde ertaina berdez, nagusien taldea gorriz eta monitoretza, berriz, horiz mozorratu da.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>