Category Archives: Udalekuak 2017

Udalekuak 2017

03/ 07/2017! Bigarren txanda prest!


30/06/2017! bostgarren eta azken eguna!

Bazirudien ez zela inoiz helduko baina bai…Gaur eguraldia ez digu utzi kalean egin eta txikienak egun guztian egon dira jolasten, margozten eta kultura ezberdinetako eskulanak egiten! Azkenean,  aldatu behar izan dugu gyncana familiarra eta Asterix, obelis eta kleopatra euskaraz egindako pelikula ikusi dugu! Gaur astea amaitutzat ematen dugu baina hurrengo astean kulturen ezberdinen bitxikeri tematikarekin bueltatzen gara! ez galdu!  asteburu ona pasa eta astelehenerarte!


29/06/2017 Laugarren eguna!

Gaur laugarren eguna! eta  familiak eguraldiak treguarik emango ez gintuela sinetsi arren…ez digu euririk egin eta programatutako ekintza guztiak egin ditugu! Txikiak egun osoan parkean egon dira eta gero, beraien eskuak margoztu dituzte, bihar, famili egunean ikusiko duzuen mural bat margoztuz! Ertainak parkean egon dira eta baita ere denbora izan dute Pysslas batzuk egiteko! Nagusiak, ekintza bereziarekin disfrutatzen egon dira, ARTEMISA erakundearekin! Eskerrik asko!

Irakurri gehiago // Leer más


28/06/2017! Hirugarren eguna!

Gaur zuen seme alabak izugarrisko sukaldariak izan dira; txikienek, txerri bat sukaldatu dute, ertainak, izugarrisko cresp-ak eta handiak egin dute pintxo gyncana bat! Dena ez denez jan egin, aukera izan dute baita ere, jolasteko, abesteko eta txikienak, parkera apur bat ateratzeko! eta bihar…gehiago, astea hau azkar amaituko dugula eta!


2017/06/26 Udalekuak martxan daude! Lehenengo eguna

Gaurko egunean gauza asko egin ditugu!! Txikitxuak parkera joan dira jolastera eta guztien artean mural batekin amaitu dute eguna. Ertainak, kontinente desberdinetako jolasak egin dituzte eta kultur orokorreko galdera batzuk ikasi dituzte. Nagusiak, ertainak bezala kontinente desberdinetako jolasak egin dituzte. Ondoren, haien arteko arauak ezarri dituzte. Eta amaitzeko, kultur orokorreko galdera batzuk erantzun dituzte!!! Zelako eguna! zuen txikiak amaiera ezin hobea eran diote 2017

Irakurri gehiago // Leer más


2017/06/13 Familientzako bilera

Izan dugu familiekin bilera. Hemen duzue erabili genuen aurkezpena zalantzak argitzeko. Udalekuetan egongo gara!