Hasi gara!!

Eguna heldu da, udalekuak hasi dira eta astearekin hasteko eguzkia izan dugu goiz osoan nahiz eta euriaren mehatxua izan dugu.

Gaur, talde guztiek eskolako patioetan gelditu gara aurkezpen jolas desberdinak egiten gure burbuila ezagutzeko. Jolastu ondoren, hamaiketakoa egin dugu (Gogoratu, hamaiketakoa eta ur botila ekarri behar direla!). Egunarekin amaitzeko, txikiek zabor edukiontzi desberdinak margoztu dituzte mural bat egiteko eta astean zehar erabiliko dugu. Ertainek eta nagusiek aldiz, gure inguruan dauden zenbait gauzei buruz ikasi dute; kutsaduraz hitz egiten, itsasoan dagoen plastiko kantitatea… eta gauza gehiago!!

Bihar gaur bezala edo hobeto pasatuko dugu!!

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>