Igerilekura joan gara! 28/06/18

Beste goizeetan bezala, lehenengo ordu erdia hiru taldeen artean jokoak eta abestiak egiteko izan da, euria dela eta eraikinaren barruan sartu behar izan gara baina hala ere oso ondo pasatu dugu.

Egun oso ona izan ez bada ere, talde txiki eta ertainak igerilekura joateko eta bainu bat hartzeko irriketan zeuden. Hortaz, bertara joatea erabaki dugu eta oso jende gutxi zegoenez estalkidun igerikuaz disfrutatu ahal izan dugu, ur hori bai bero zegoela!
Egunarekin bukatzeko denbora pixka bat egon gara parkean.

Nagusien taldea eskolan filma bat ikusten geratzea erabaki du, Matilda, hain zuzen ere. Amaitzeko, filman familiaren, eskolaren eta protagonistaren inguruan adierazten ziren aspektuen buruz eztabaidatu dute.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>