Lehenengo eguna ( 02/07/2018)

Gia jaia eta gero…udalekuen bigarren txandari hasiera eman diogu! Gaia; Portugaleteko kirolak izango da.

Gure artean ezagutzen eta entrenamendu pixka bat egiten hasi gara, etortzen den mugimendu handiko astean prest egoteko helburuarekin!

 

Talde txikienak, jolasak eta margotu egin dute. Ertainak haien artean ezagutzen eta laguntzen zuten bitartean, kirol marko bat eraiki dute.

Nagusienak aldiz, asko disfrutatu dute, Portugaleteko Arraun taldearekin arraun kirola ikasten eta entrenatzen. Ondo pasatu dutela egiaztatzeko, baten batek esan digu hurrengo ikasturtean apuntatuko dela. 

Gogor hasi dugu astea, bihar gehiago!

Esta entrada también está disponible en: Gaztelaina

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>