Bi egun hauetan adin-taldeak hainbat jarduera egiten aritu dira.
Ostegunean ekintza berezia izan zuten txikiek eta ertainek, herriko parkeetan zehar ginkana bat egin zutelako. Txikiak, San Roken eta bola parkean egon ziren. Ertainak tren geltokiko parkean, Azetan, Repelegako parkean eta Erlojuko parkean aritu ziren jolasean.
Nagusiak, Arriluzera joan ziren eguna pasatzera, han itsas salbamenduko basea bisitatu zuten eta itsasoko bizitzaren zaintza azaldu zieten eta anbulantzia ezberdinak erakutsi zizkieten. Gainera, Ereagan eman zuten eguna.
Ostiral goizean, adin talde bakoitzak mozorro batzuk egin zituen astearen gaia lantzen jarraitzeko, itsas bizitza, txikiek olagarro batzuk egin zituzten, ertainek karramarroak eta nagusiek dortokak. Gero, familia-ginkana egin genuen denok batera. Jolastoki osoan zehar jolas eta proba ezberdinak egiten joan ginen.
Bi egun hauekin amaitu dugu astea. Astelehenean ikusiko dugu elkar, 3. astea hasten baita!
Oso gutxi geratzen da astea amaitzeko!!
Leave a Reply